aza 03, 19:00 Kirola
Bizi ON!Bizikleta gaineko biomekanika, mendiko bizikleta jaitsierak eta jaitsieretan ohikoenak diren lesioak izango dituzte hizpide Bizi On! saioaren bigarren denboraldiko lehen atal honetan. Besteak beste, Azpeitiko Arauntza eta YK Riders taldeko Iñigo Garcia, Naroa Aranbarri eta Asier Leon, eta Aitor Oteiza fisioterapeuta azkoitiarra dira atal honetako protagonistak. Bizi On! saioa, sei astez, asteartero, 19:00etan, Gukan.
aza 03, 11:11 Kirola
Tenerife futbol taldeko Jesus de Miguel jokalaria zendu da partida batean hartutako kolpe baten ondorioz, eta gaurko neurketak ez jokatzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. Aurrerago jakinaraziko dute noiz jokatuko diren gaur atzeratutako neurketak.