52. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Haur bat, iaz, Kontzejupean. (Ane Olaizola)

Gaur, bihar eta etzi izango dira benjaminen, alebinen eta infantilen mailako partidak, Kontzejupean. 17:15ean hasita jokatuko dituzte partidak egun horietan guztietan.

Abian da Oteiza pilota elkartearen 52. Kontzejupeko Pilota Txapelketa, eta aste honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte gaztetxoek udaletxe azpiko frontoian. Hain justu, gaur, astelehena, bihar, asteartea, eta etzi, asteazkena jokatuko dituzte aste honetako partidak. 

Hona hemen aste honetako partidak: 

Astelehena, urriak 26, 17:15ean hasita: 

  • Benjaminen B maila:
    • Ian Aranabarri eta Aetz Aranburu - Markel Lizarazu eta Denis Aldazabal
    • Erik Zubizarreta eta Joritz Quindos - Aner Franco eta Lier Arrizabalaga
    • Anuk Olalde eta Oinatz Sudupe - Aner Aranbarri eta Mikel Sotil

Asteartea, urriak 27, 17:15ean hasita: 

  • Infantilen A maila:
    • Jurgi Subinas eta Joab Diaz - Aimar Iturralde eta Oihan Mendizabal

Asteazkena, urriak 28, 17:15ean hasita: 

  • Alebinen A maila: 
    • Aner Zabaleta eta Eritz Zabaleta - Aimar Azkune eta Julen Oteiza
    • Eki Oria eta Haize Aramendi - Ekain Segurola eta Eki Elorza

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide