ira 28 Hezkuntza
Imanol Urbieta musikari zarauztarrak 1983an ireki zuen Donostiako Xirula Mirula musika eskola. Aurten itxi dute, haren oinordeko Joxean Urbietak erretiroa hartu ondoren. Imanolekin batera zein haren heriotzaren ostean, proiektuaren arima izan dira Kontxi Aizarna –Imanolen bikotekidea zena–, eta Joxean –semea–, eta haien esanetan, Xirula Mirula une oro saiatu da "momentuko beharrei erantzuten". Aitortu dute itxierarekin, hein batean, "lasai" daudela, Xirula Mirulako materiala "zabalduta" dagoelako.
ira 26 Hezkuntza
Urriaren 5era bitartean eman dezakete izena interesdunek, eta matrikulatzeko bigarren fasea amaitzen denean, libre geratu diren lekuak aukeratu ahal izango dira. Azkoitian, ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara irakatsiko dute hilaren 28tik aurrera.