Eduki babestua

Ate irekien jardunaldiak eta banakako bisitak antolatu ditu Floreaga ikastetxeak

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 23a

Bi urteko ikasleen eta, oro har, ikasle berrientzako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) matrikulazio epea otsailaren 2an hasiko da, eta hilaren 13an amaitu.

Otsailaren 2an zabalduko da bi urteko ikasleen eta, oro har, ikasle berrientzako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) matrikulazio epea, eta hilaren 13an amaituko da. Horregatik, Floreaga salestar ikastetxeak ate irekien jardunaldiak eta banakako bisitak antolatu ditu bere hezkuntza eta ikasketa mailan eskaintzen dituen aukera desberdinak ezagutarazteko.

Banakako bisitak egin nahi dituztenek aurrez izena eman beharko dute honako galdetegi hau betez edota 943-85 30 43 telefono zenbakira deituz. Bestetik, Haur Hezkuntzako ate irekien jardunaldiak astelehenetik ostiralera (urtarrilaren 27tik 30era) egingo ditu Floreagak, eta interesatuek 10:00etatik 12.00etara joan beharko dute ikastetxera.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide