Azkoitiko Hizkutza Eskolan matrikulatzeko epea zabalik da

Ane Olaizola 2026ko irailaren 1a

Gaztaneneako ikasgela bat. (Guka)

Ikasgunea plataformaren bidez eman behar da izena hilaren 16ra bitartean. Aurten, lau hizkuntza irakatsiko dituzte Gaztanenean: ingelesa, frantsesa, euskara eta alemana. 

Datorren ikasturtean Hizkuntza Eskolan ikasteko matrikulazio epea zabaldu dute gaur, eta herritarrek hilaren 16ra bitartean izango dute horretarako aukera. Internetez eman beharko da izena, Ikasgunea plataforman. 

Gaztanenea hizkuntza zentroak hamar urte beteko dituen sasoi honetan, lau hizkuntza irakatsiko dituzte: ingelesa, frantsesa, euskara eta alemana; azken bi hizkuntza horiek hiru urte eta ondoren emango dituzte berriz. 

Ingelesari dagokionez, sei talde osatuko dira B1 eta C1 mailen artean, eta B2.2 eta C1 mailetan, talde bana erdipresentziala izango da. Hau da, ikasleek aurrez aurreko eskola egun bat izango dute astean. Frantsesari dagokionez, berriz, bi maila eskainiko dituzte: A1 eta A2, eta guztira bi talde osatzea aurreikusten dute.  

Datorren ikasturtean berreskuratuko duten euskarari dagokionez, C1 maila irakatsiko dute Gaztanenean, erdipresentzial modalitatean. Kasu horretan, astearteetan izango dira eskolak, 18:15etik 20:30era artean. Alemana, bestalde, A1 maila eskainiko dute, eta hori ere erdipresentziala izango da. Asteazkenetan izango dira aleman eskolak, 18:15etik 20:30era artean. 

Ikasgai horien inguruko informazio gehiago lortzeko, 943-89 92 75 telefono zenbakira deitu edo eoieibarheo@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide