Matrikulazio epea zabaldu du Helduen Eskolak

Iraia Oteiza

Azkoitiko Helduen Eskola.

Irailaren 16ra arte eman daiteke izena Urola Kosta HHIn. Hasierako irakaskuntzak, DBHko titulua eta gaztelania ikastaroak eskainiko dituzte datorren ikasturtean. 

Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabaldu du Helduen Eskola den Urola Kosta HHIk. Irailaren 16ra bitartean eman daiteke izena Bizenta Mogel kaleko 4-6 zenbakietan dagoen eskolan bertan, edota 943-85 03 99 telefono zenbakira deituta. 

Honako ikastaro eta eskolak eskainiko dituzte 2026-2027 ikasturtean: hasierako irakaskuntzak, DBHko titulua eta gaztelania. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide