Bizilorek ilusioz ospatu du hamar urteko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore eskola aktiboa 2026ko urtarrilaren 20a

Bizilore eskolak bere hamargarren urteurrena ospatzeko festa egin zuen pasa den igandean. Urte horietan eskolan ibilitako familiak eta bidelagunak elkartu ziren eta elkarrekin bazkaldu zuten Berdura Plazan.

Bizilore eskola aktiboak bere hamargarren urteurrena ospatu zuen pasa den astean. Astean zehar, erakusketa, ipuin-kontaketa eta hitzaldia antolatu zituzten, eta igande goizean, berriz, jolas parkea, bisita gidatua eta trikipoteoa egin zituzten. Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten Berdura Plazan 150 lagunek baino gehiagok.

Bazkaldu ostean, ekitaldi txiki bat egin zuten. Lehenik, eskolaren ibilbidea erakusten duen ikus-entzunezko bat ikusi zuten elkarrekin eta, gero, bidelagunak nahiz eskolan pisu berezia izan duten hainbat pertsona eskertu zituzten. Amaitzeko, dantzaldi animatu bat egin zuten Aritz Etxanizen eskutik lehenik, eta DJ Zuhaitzen eskutik gero.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide