Gaztenena Hizkuntza Eskolak jakinarazi du herritarrek oraindik badute han izena emateko aukera. Izan ere, eskolak faseka esleitzen ditu ikasleentzat lekuak, eta lehena amaitu ostean, bigarren matrikula aldia zabaldu du. Horrenbestez, interesa duten urriaren 5era bitartean dute inskribatzeko aukera, Ikagunea plataforman.
Bigarren fasea amaitzen direnean, berriz, libre geratu dira lekuak argitaratuko ditu Hizkuntza Eskolak, urriaren 28an, Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean. Herritarrek han ikus ahal izango dute zenbat leku huts dauden, eta orduan zabalduko dute berriz matrikulatzeko aukera. Kasu horretan, urriaren 29an egin beharko dira matrikulak, eskolan bertan, aurrez aurre.
Ikasturtea, bestalde, irailaren 28an hasiko dute, eta Azkoitian ingeles, frantses, aleman eta euskara eskolak emango dituzte 2026-2027 ikasturtean. Ingeleseko sei talde osatuko dira B1 eta C1 mailen artean. B2.2 eta C1 mailetako talde bana osatuko dute, eta eskolak erdi presentzialak izango dira; hau da, modalitate horretako ikasleek astean aurrez aurreko eskola bakarra izango dute.
Frantsesaren kasuan, berriz, bi talde aurreikusten dira, eta bi maila: A1 eta A2. Euskarari dagokionez, C1 maila eskainiko dute, eta hori ere erdipresentziala izango da; astearteetan izango dira eskolak, 18:15etik 20:30era artean.
Alemanean, aldiz, A1 maila eskainiko dute, eta hori ere erdipresentziala izango da. Eskolak asteazkenetan izango dira, 18:15etik 20:30era artean.
Eskolen inguruko informazio gehiago nahi dutenek 943-89 92 75 telefono zenbakira deitu edo eoieibarheo@gmail.com helbide elektronikora mezua idatz dezakete.