Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du Helduen Eskola den Urola Kosta HHIk. Askotariko ikastaroak eta eskolak eskainiko dituzte han, hala nola alfabetatzea, gaztelania, euskara eta ingelesa.
Ekaineko hainbat egunetan eman ahal izango da izena eskolan Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dagoen eskolan bertan. 943-85 03 99 telefono zenbakira deituta ere jar daiteke hango arduradunekin harremanetan. Matrikulatzea aurrez aurre egin nahi dutenentzat datorren astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:30era zabalduko dute Bizenta Mogel kaleko eskola. Ekainaren 19an eta hilaren 23tik 26ra bitartean, berriz, 10:00etatik 13:00etara eman ahal izango da izena.