Bike Talent lehiaketako sari nagusia jaso du hirugarrenez Izarraitz Lanbide Heziketak

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 11

Izarraitz Lanbide Heziketakoak, beren proiektua aurkezten. (Izarraitz Lanbide Heziketa)

2.000 euroko saria jaso du Izarraitz Lanbide Heziketak AIC Bizkaiko automozio enpresak antolatu duen Bike Talent lehiaketa irabazita. Mugikortasun inklusiborako egokitutako hiru gurpileko ibilgailua ondu dute haiek aurten.

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketak irabazi du AIC Bizkaiko automozio enpresak antolatu duen Bike Talent lehiaketa. Mugikortasun jasangarriko soluzio berriak garatu behar izan dituzte parte hartzaileek, eta Azkoitikoak nabarmendu dira aurten ere; lehiaketa antolatu duten hiru aldietan irabazi dute Izarraitzekoek. 

Pedalei eraginda mugitzen den erabilera askoko ibilgailu bat aurkeztu dute Izarraitzekoek, bizikletaren bide segurtasuna hobetzea helburu duen proiektu bat. Biraka izena hartu duen proiektuarekin, mugikortasun inklusiborako egokitutako hiru gurpileko ibilgailua ondu dute. Aurreko aldietan bezala, Azkoitiko Lanbide Heziketan eskaintzen dituzten ziklo desberdinek esku hartu dute bizikletaren fabrikazioan eta ekoizpenean. 

Lan horri esker saritu du AIC enpresak hirugarren aldiz Izarraitz Lanbide Heziketa, 2.000 eurorekin. Azkoitiko Lanbide Heziketa zentroak zoriondu egin ditu proiektuan parte hartu duten kideak: "Zorionak parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, erakutsitako konpromisoagatik eta talentuagatik", azaldu du sare sozialetan.

Izarraitz Lanbide Heziketakoak, bizikleta probatzen. (Izarraitz Lanbide Heziketa)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide