Azkoitiko KZguneak prest ditu ekainean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko zenbait ikastaro eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean euskara hutsean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Aurrez aurreko ikastaroak ere izango dira, baina horiek gazteleraz soilik emango dituzte.
Hona hemen KZgunean ekainean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:
- Canva. Zure diseinuak sortu.
- Urrunekoa.
- Hamar ordu ordu.
- Ekainaren 15etik 24ra.
- Adimen artifiziala, ChatGPTa eta haren alternatibak.
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Ekainaren 23an eta 24an, 18:00etatik 20:00etara.
- Ofimatika orokorra. LibreOffice.
- Urrunekoa.
- 40 ordu.
- Ekainaren 1etik uztailaren 1era.
- Facebook zure smartphonean.
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Ekainaren 17an eta 18an, 16:00etatik 18:00etara.
Hona hemen bideokonferentzia bidezko ikastaroen eta urruneko ikastaroen zerrenda osoa.
Eta hemen daude ikusgai aurrez aurreko ikastaroak; guztiak gazteleraz izango dira.
Izena emateko moduak
KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
- Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
- KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea).
- Webgunearen bidez formakuntzaren batean izena eman.
Azkoitia KZgunea astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.