KZgunearen martxoko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2026ko otsailaren 18a

Bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak martxorako. Ikastaro gehienak gazteleraz izango diren arren, badira euskarazko zenbait ere. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik.

Azkoitiko KZguneak prest ditu martxoan Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hona hemen KZgunean martxoan euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:

  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Martxoaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Sortu zure e-mail marketin kanpainak
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Martxoaren 9tik 25era.

     

  • Instagram. Argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak
    • Urrunekoa. 
    • Hamar ordu. 
    • Martxoaren 16tik 25era.

Hona hemen bideokonferentzia bidezko ikastaroen eta urruneko ikastaroen zerrenda

Eta hemen daude ikusgai aurrez aurreko ikastaroak; guztiak gazteleraz izango dira. 

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitia KZgunea astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide