Eman daiteke izena KZgunearen iraileko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2026ko uztailaren 7a

Pertsona bat ordenagailuan. (Pixabay)

Bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak iraileko ere. Ikastaro gehienak gazteleraz izango diren arren, badira euskarazko zenbait ere. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik.

Azkoitiko KZguneak prest ditu iraileko Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko zenbait ikastaro eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek irailean euskara hutsean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Aurrez aurreko ikastaroak ere izango dira, baina horiek gazteleraz soilik emango dituzte.

Hona hemen KZgunean ekainean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:

  • Podcast. Sortu zure irrati kanala.
    • Urrunekoa.
    • Berrogei ordu.
    • Irailaren 1etik urriaren 1era.
  • Mekanografia. Ikasi hutsetik. 
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 17an eta 18an.
  • Libre Office Writter. Zure testu dokumentuak sortu.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 15ean eta 16an.
  • Erabili profesionalki Google aplikazioak.
    • Urrunekoa.
    • 40 ordu.
    • Irailaren 1etik urriaren 1era.

Hona hemen bideokonferentzia bidezko ikastaroen eta urruneko ikastaroen zerrenda osoa

Eta hemen daude ikusgai aurrez aurreko ikastaroak; guztiak gazteleraz izango dira. 

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitia KZgunea astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide