KZguneak prest du maiatzeko eskaintza

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 18a

35 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da.

Azkoitiko KZgunean maiatzean eskainiko dituzten ikastaroen berri eman dute dagoeneko, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 35 ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik lau euskaraz egiteko aukera izango da.

Hauek dira martxoan KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Online izapideak Osakidetzarekin.
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 14an eta 15ean. 
  • Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian. 
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Maiatzaren 18an eta 27an.
  • Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia.
    • Bideokonferentzia. 
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 5ean eta 6an.
  • Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak. 
    • Urrunekoa.
    • 20 ordu.
    • Maiatzaren 4tik 20ra. 

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide