Matrikulazio aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta helduen eskolan

Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 22a

Azpeitiko helduen eskolan alfabetatze ikastaroa. (Nerea Uranga)

HHI-EPA Urola Kosta helduen eskolan matrikulazio aldi berria ireki dute. Egunotan Azkoitiko eskolaren bulegoak zabalik izango dira matrikula egiteko edota informazioa jasotzeko. Hasierako ikaskuntzak, DBH titulua eta gaztelania ikastaroetan egin daiteke matrikula.

2025-2026 ikasturteko matrikula aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta eskoletan. Helduen eskolak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian ematen dituzte, baina nahi duten herritar guztientzako eskaintza publikoa da. Egun hauetan eskoletako ateak zabalduko dituzte ikasturteko eskaintzan matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko. Azkoitiko helduen eskolaren eskaintza honakoa da: hasierako ikaskuntzak, DBH titulua eta gaztelania .

Ikastaro horietako matrikula Bizenta Mogel 4-6 zenbakietan dagoen HHI-EPA Urola Kostaren bulegoan (943-85 03 99 da telefono zenbakia) egin daiteke: gaur, urtarrilak 22, 15:00etatik 19:00etara eta urtarrilaren 26tik 30era, 10':00etatik 13:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide