K-1 modalitateko borrokaldiak izango dira azaroaren 7an, Gurean

Andoni Elduaien

Andreu, ezkerrean, iazko borrokaldian. (Maialen Etxaniz)

Guztira, K-1 modalitateko bost borrokaldi izango dira: borrokaldietako bat profesionalen mailakoa izango da, eta beste lau, profesionalen mailan hasiberriak direnen artekoa. Sarrerak salgai daude dagoeneko. 

Bigarren urtez jarraian, borroka kirolen UGA X Games bigarren jaialdia izango da Azkoitian, Uga kirol zentroak antolatuta. Azaroaren 7an, larunbatez, Gurea frontoian bost borrokaldi ikusteko aukera izango da (17:30). Borrokaldietako bat profesionalen mailakoa izango da, eta beste lau, profesionalen mailan hasiberriak direnen artekoa. 

Profesionalen mailako borrokan, hasiera batean, Aitor Andreu azkoitiarra zen aritzekoa, baina duela egun gutxi izan duen lesio bat tarteko, hark ezingo du borrokan parte hartu. Hori hala, Xegone eta Mendoza arituko dira profesionalen mailakoan nor baino nor gehiago. Hasiberrien mailako borroketan, berriz, honako borroka hauek izango dira: Eka-Onintza; Iosu-Aimar; Egoitz-Monas; eta Maialen-Aner.

Azaroaren 7ko borrokaldietarako sarrerak dagoeneko salgai daude Uga kirol zentroetan eta Entradium atarian. Aldez aurretik erosten dutenek 20 euro ordaindu beharko dute sarreragatik, eta egunean bertan Gureako leihatilan erosten dutenek, 30 euro. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide