Asteartean jokatuko du Anaitasunak Errege Kopako partida

Iraia Oteiza

Anaitasunako gizonen lehen taldea. (Anaitasuna)

Toledoko (Espainia) tren istripuaren ondorioz bertan behera geratu dira gaurko Errege Kopako lehen kanporaketako partidak; Anaitasunak eta Alavesek asteartean 19:00etan jokatuko dute neurketa Txerloian. 

Anaitasunak eta Alavesek gaur Txerloian jokatzekoa zuten Errege Kopako partida datorren asteartean jokatuko dute azkenean, ordu berean, 19:00etan. Goizean Toledon (Espainia) izandako tren istripuaren ondorioz, Errege Kopako lehen kanporaketari dagozkion gaurko partida guztiak bertan behera uztea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak, eta arratsaldean ezagutarazi du Anaitasunaren eta Alavesen arteko partidaren data berria. 

Anaitasunak adierazi duenez, Plazabarrin duen Arretalekua zabalik izango da astelehenean, 18:30etik 19:30era bitartean, sarrerekin egon daitezkeen gorabeherak kudeatu ahal izateko. 

Erlazionatuak

Ametsa, bigarrenean ere amets

Andoni Elduaien-Aitziber Arzallus-Maialen Etxaniz urr 27, 08:40 Kirola

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide