11:00etan, bakarkako txapelketa jokatuko dute, eta 17:00etan, binakakoa. Bi modalitateetan 500 piezako puzzleak ahalik eta azkarren osatzea izango dute xede parte hartzaileek.
Lau eta erdiko pilota txapelketaren final laurdenetako lehen jardunaldiko partida hartuko du Gurea pilotalekuak. Sarrerak salgai daude, honako lotura honetan.