2026ko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa Absolutua Eibar Kirol Elkartearen lokalean jokatu zuten larunbatean. Honako partidak jokatu ziren, honako emaitzekin: Garcia-Arana, 1-0; Muñoz-Barros, 1-0; Alberdi-Rodriguez, 0-1; Gonzalez-Sierra, 0-1; Bernier-Beorlegi, berdinketa; Ruiz-Gomez, 0-1. Sailkapenean Muñoz eta Garcia dira liderrak hiruna punturekin, eta datorren larunbatean elkarren aurka jokatu beharko dute. Jokatuko dituzten beste partidak honakoak izango dira: Arana-Rodriguez, Sierra-Gomez, Barros-Alberdi, Gonzalez-Bernier; eta Beorlegiri eta Ruizi atseden hartzea egokituko zaie.
Azpeitiko Hirugarren Mailako Zonalean, berriz, bi azkoitiarrek, Alaitzek eta Santik, elkarren aurka jokatu zuten, eta Santik irabazi zuen. Ekik galdu egin zuen Villacisen kontra, eta Josueri atseden hartzea egokitu zitzaion. Sailkapen nagusian, Alex Franco eta Victor Drahushchak daude lehen postuan hiruna punturekin. Oregi, Santi Osio eta Gallastegi haien atzetik daude.
Txapelketa osatzen duen zazpi kanporaketetatik laugarrengoan, gure jokalariek honako partida hauek lehiatu beharko dituzte: Santi Osio-Oregi, Unanue-Alaitz Hidalgo, Josue Goenaga-Iriondo eta Eki Unamuno-Ian Arellano.
Azaroaren 8an, Azkoitiko Kultur Etxean, Anaitasuna-Kakute elkartaren bi txapelketa jokatuko dira, emakumezkoena eta beteranoena. Azaroaren 28an Gurea pilotalekuan egingo den 31. San Andres Xake Txapelketarako izen ematea, berriz, zabalik da, eta aipatzekoa da oraingoz jende gutxik eman duela izena. Azkenik, aurten abenduaren 20an izango da Katturen omenez egiten den xake txapelketa, eta familiaren eskariz, umeei bakarrik zuzendutako txapelketa izango da.