Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Oteiza elkartekoek ostiral arratsaldean eta zapatu goizean jokatuko dituzte aste honetako pilota partidak, Gurea frontoian. Guztira, bost partida izango dira bi egunetan.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dihardute, bai eskuz, bai gomazko paletan. Aste honetan, partida ugari jokatuko dituzte herriko pilotariek eta palistek, tartean, batzuk, Azkoitiko Gurea frontoian. Etzi, ostirala (17:30), eta etzidamu, larunbata (09:00), jokatuko dituzte Oteizakoek aste honetako etxeko partidak, Gurean. Guztira, eskuz banakako nahiz eskuz binakako bost partida izango dira herriko frontoian.

Hona hemen horien zerrenda:

Ostirala, 17:30ean hasita: 

  1. Haurren lehen mailako eskuz banakako partida:
    • J. Subinas - Agirre (LAPKE)
  2. Alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
    • E. Elorza - Segurola (Zarautz)
  3. Kadeteen hirugarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. Juaristi eta X. Arana - Intza
  4. Haurren lehen mailako eskuz banakako partida:
    • L. Juaristi - Uribetxebarria (Aretxabaleta)

Larunbata, 09:00etan hasita:

  1. Nagusien lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • A. Oteiza eta J. Juaristi - Aurrera

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide