Telebista

Bizi ON!

Kirola eta osasuna uztartzen dituen erreportaje sorta da 'Bizi ON!', eta saioa GUKAk, Goienak, GITBk eta 28 Kanalak elkarlanean ekoiztu duute.
Egilea: Guka Telebista, Goiena, GITB eta 28 Kanala
7 atal ikusteko
Adinean aurrera
2026/03/16

Bizi ON! telebista saioaren zazpigarren atalean, menopausia garaian ere kirolak gorputza indartsu eta orekan mantentzen nola laguntzen duen azalduko dute. Izan ere, adinean aurrera egin ahala ere, bizitza aktiboa izatea funtsezkoa da. 

Gorputza indartu
2026/03/09

Bizi ON!-en seigarren atalean, kalisteniaz eta entrenamendu funtzionalaz ariko dira, gorputza indartzeko jarduera paregabeak direlako. Oraingoan, Josu Odriozola entrenatzaile zumaiarra eta Miren Aranburu fisioterapeuta azpeitiarra dira eskualdeko protagonistak. 

Jarrera eta mugimendu egokia
2026/03/02

Bizi ON! saioaren bosgarren atalean, K-stretch zer den azalduko dute, faszien garrantzia nabarmenduko, eta ibilketa nordikoan edo nordic walkingean sakonduko. Horrez gain, oinak zaintzeak zer-nolako inportantziaz ere ariko dira.

Kirola etapa guztietan
2026/02/24

Bizi ON! saioaren laugarren atalean, betetik, haurdunaldian yoga egitearen onurez jardungo dute, eta bestetik, lurreko pilates zer den azalduko du Aitziber Larrañaga fisioterapeuta zarauztarrak. Klara Zubizarreta neuropsikologo azkoitiarrak, berriz, estimulazio kognitiboaren garrantzia nabarmenduko du.

Gaztetatik kirola ohitura bihurtuz
2026/02/16

Bizi ON! telebista saioaren hirugarren atalean, umetan jarduera fisikoak duen garrantziaz ariko dira. Besteren artean, Irristaka Zaldibiako irristaketa taldeak bere jardunaren berri emango du, patinajea aukera ona izan daitekeela eta.

Indarra eta koordinazioa
2026/02/09

Eskalada eta halterofilia bikainak dira indarra eta koordinazioa lantzeko. Bizi ON! telebista saioaren bigarren atal honetako protagonistak, besteak beste, Eneko Cantero eskalatzaile azpeitiarra eta Xeber Iruretagoiena fisioterapeuta zarauztarra dira.

Kirola modan
2025/12/23

Bizi ON! telebista saioaren lehen atal honetan, batetik, Beasaingo Gazte Training zer den azalduko dute, gazteentzat gimnasioetara sarbidea izan daitekeena; eta bestetik, mendian korrika aritzeko joeraz ariko dira, baita mendian ibiltzeko oinetako egokiez ere. Naroa Uria mendi korrikalari azpeitiarra eta Eider Lopetegi podologoa ezagutzeko aukera ere izango da.

0 atal ikusteko