Bizi ON!

Kirola egiteko pizgarri onena dibertsioa denean

Guka Telebista, Goiena Telebista, GITB eta 28 Kanala

Kirola egiteko modu asko daude, kirol motak ere ugari, baina ohitura osasuntsuak ez alboratzeko gakoa da norberak gustuko duena egitea. Indarra, erresistentzia, abiadura eta dibertsioa uztartzen dituzten bi diziplina izango dituzte hizpide Bizi On! saioaren bigarren denboraldiko hirugarren atal honetan: Hybrid Race eta Zumba. Horrez gain, errendimendua handitzeko une bakoitzean zer jatea komeni den azalduko du nutrizionista batek; kirolak bihotzari eragin diezazkiokeen onurez eta kalteez jardungo du, berriz, kardiologo batek, eta hura zaintzeko aholkuak ere emango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide