Gartzarongo txapelketa irabazi du Lur Juaristik

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Ezkerrean, Albisu, eta eskuinean, Juaristi. 

Ataungo (Gipuzkoa) Albisurekin osatu zuen bikoteak Juaristik, eta aise gailendu zen bikotea. Pilotari onenaren saria ere jaso zuen azkoitiarrak. 

Lur Juaristi Oteiza pilota kirol elkarteko pilotariak Gartzarongo (Nafarroa) pilota txapelketa irabazi zuen herenegun, zapatua. Kimuen edo alebinen mailako txapelketan gailendu zen Juaristi, Ataungo (Gipuzkoa) Albisu lagun zuela. Bikote horrek Dimako (Bizkaia) Zorrozua-Aurrekoetxea bikoteari 18-7 irabazi zuen. Juaristik, gainera, txapelketako pilotari onenaren saria jaso zuen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide