Bernardo Lisboa, Biele ISBren fitxaketa berria

Iraia Oteiza

Bernardo Lisboa, Biele ISBko jokalari berria. (ISB)

2002an jaiotako joko antolatzaile portugaldarra Galitos Barreiro taldetik iritsi da, Portugalgo Betclic Ligan aritu ostean.

Biele ISBk Bernardo Lisboa joko antolatzaile portugaldarra fitxatu du. 2002an jaiotako saskibaloi jokalariak 1,83 metro neurtzen du, eta Portugalgo lehen mailan aritu zen joan den denboraldian, Galitos Barreiro taldearekin.

Benficaren harrobian hezitako jokalaria da Lisboa. Antolatzaile postuan aritzen da, eta, Iraurgi Saskibaloiak azaldu duenez, jokoa banatzeko zein saskiratzeko gaitasuna ditu. Hain zuzen ere, joan den denboraldian partidako 3,5 asistentzia eman zituen batez beste.

Portugaldarrak, beraz, Biele ISBren kanpoko jokoa indartuko du denboraldi honetan. Taldeak jokoaren antolaketan laguntzeko eta erasoko baliabide berriak eskaintzeko jokalaria izango du Lisboarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide