Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Oteiza elkartekoek ostiral arratsaldean jokatuko dituzte eskuz banakako pilota partidak, Gurea frontoian. Guztira, haurren mailako bost partida izango dira, 17:30ean hasita.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dihardute, bai eskuz, bai gomazko paletan. Aste honetan, partida ugari jokatuko dituzte herriko pilotariek eta palistek, tartean, batzuk, Azkoitiko Gurea frontoian. Etzi, ostirala, jokatuko dituzte Oteizakoek aste honetako etxeko partidak, Gurean, 17:30ean hasita. Guztira, haurren mailako eskuz banakako bost partida izango dira herriko frontoian.

Hona hemen horien zerrenda:

Ostirala, 17:30ean, hasita: 

  1. Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Laguna - Zabaleta (Abantzu)
  2. Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Garate - Murua (Zarautz)
  3. Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • E. Aramendi - Iturrioz (Zarautz)
  4. Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Lete - Izagirre (Txulobi)
  5. Haurren lehen mailako eskuz banakako partida:
    • L. Juaristi - Elola (LAPKE)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide