Sahatsa dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurren berezi hori ospatzeko, Gukak 'Mende erdiko dantza' bideo-erreportaje berezia prestatu du. Gukak ekoiztutako ikus-entzunezko honetan, Sahatsaren ibilbidea errepasatu du Gukak, eta historia jasotzeko, Sahatsaren sortzaileekin, garai bateko eta egungo dantzariekin eta taldeko zuzendariarekin hitz egin du. Horrela, taldekideen testigantzen bidez, mendi erdiko bizipenak, oroitzapenak eta taldearen bilakaera bildu ditu Gukak.
Greba orokorra deitu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak azaroaren 11rako. Etxebizitzara sarbidea bermatzeko eta etxebizitzaren negozioarekin amaitzeko eskatuko dute. Urolako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako Eneko Larrañaga eta Klara Lazkanoren, ELA sindikatuko Janire Landaluze eta Amagoia Lasagabasterren nahiz LAB sindikatuko Andoni Murgaren adierazpenak jaso ditu Gukak erreportaje honetan. Horrez gain, eskualdeko herrietan zehar kale inkesta egin du, jendearen iritziak jasotzeko.
Udane Juaristi artista azkoitiarra horma irudia egiten ari da Azpeitian, Sanjuandegiko tunelean. Margolariarekin eta zenbait herritarrekin hitz egin du Gukak.
Anaitasuna futbol taldeak Espainiako Errege Kopako lehen kanporaketa jokatuko du bihar, Txerloian. Lehen Mailan diharduen Alaves izango du aurkari Azkoitiko taldeak. 1.400 bat zale elkartuko dira herriko futbol zelaian.