Erreportajeak

Sanjuandegiko puntu iluna koloreztatzen ari da Udane Juaristi

Andoni Elduaien - Ihintza Elustondo - Urtzi Oteiza

Udane Juaristi artista azkoitiarra horma irudia egiten ari da Azpeitian, Sanjuandegiko tunelean. Margolariarekin eta zenbait herritarrekin hitz egin du Gukak.

Udane Juaristi artista azkoitiarra horma irudia egiten ari da Azpeitian, Sanjuandegiko tunelean. Aurrez ere berak egindako murala zegoen tunel horretan, herriko beste hainbat emakumek margotutakoaren ondoan, baina orain, eremu handiagoa hartuko duen beste horma irudi bat osatzen ari da, lehengoari jarrikortasuna emango diona. Puntu nahiko iluna da Sanjuandegiko tunela, eta bere lanaren bidez, guneari argitasuna eman nahi diola azaldu du Juaristik. Herritarrek ere gustura hartu dute azkoitiarra herrian. Artistarekin eta zenbait herritarrekin hitz egin du Gukak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide