Anaitasunaren eta Alavesen arteko partidarako sarrerak erosteko aukera izango da bihar eta etzi

Aitziber Arzallus

Anaitasunako jokalariak. (Andoni Elduaien)

Bihar eta etzi Txerloia futbol zelaiko leihatila zabalduko dute 18:00etatik 20:00etara, gelditzen diren sarrerak eskuratu nahi dituzten herritarrentzat. Euren sarrera jasotzea falta zaien bazkideek ere, orduan pasatu beharko dute jasotzera.

Geroz eta gutxiago falta da Espainiako Errege Kopako Anaitasunaren eta Alavesen asteazkeneko partidarako, eta Azkoitiko kluba azken xehetasunak lotzen ari da. Atzoko partidaren atarian aritu ziren partidarako sarrerak saltzen, eta gehienak saldu zituzten arren, klubak jakinarazi du oraindik gelditzen direla batzuk eskuragai. Hori horrela, bihar, astelehena, eta etzi, asteartea, Txerloia futbol zelaiko leihatila zabalik izango da 18:00etatik 20:00etara bitartean, partidarako sarrerak eskuratu nahi dituzten herritarrentzat. 100 bat sarrera gelditzen direla jakinarazi du klubak. 

Bestalde, dagoeneko sarrerak erosita dituzten baina oraindik jaso ez dituzten bazkideek ere, bihar edo etzi pasatu beharko dute leihatilatik horien bila. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide