urr 27 Hirigintza
Bihar, ostegunean eta ostiralean egongo da itxita San Martin auzoko Beidazar kalerako sarbidea. Itxiera horren aurrean, udalak bestelako bideak proposatu dizkie herritarrei.
urr 23 Hirigintza
Urola Kostako eremu funtzionalen plan partziala 2050. urtera arte egongo da indarrean. Plan horrek aukera emango du erabakitzeko etxebizitzak eta jarduera ekonomikoak non egin, naturguneak nola babestu eta udalerriak klima aldaketaren ondorioetara nola egokitu. Herritarrei planaren hasierako onespena aurkezteko batzarra datorren asteazkenean egingo dute, 18:00etan, Azpeitiko Basazabal jauregian.