Xabier Munibe haurreskolako berdegunea egokitu du udalak

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 18a

Hainbat elementu kokatu dituzte berdegunean. (Udala)

Berdegunean arrapala eraiki dute, baita hura egokitu ere. Gainera, jolasak eta altzariak jarri dituzte eremuan. Guztira, 138.898,33 euroko aurrekontua izan dute obrek. 

Azkoitiko Udalak Xabier Munibe haurreskolaren berdegunea egokitu du. Lanak Aste Santu ostean hasi zituen erakundeak, eta besteak beste, eremua irisgarria izan dadin ahalbidetu du. Udalak adierazi duenez, haurreskolaren aspaldiko eskaera zen lan horiek gauzatzea, eta behin amaituta, instalazioen zein zerbitzuaren "kalitatea" hobetu egingo dela azpimarratu du. Guztira, 138.898,33 euroko aurrekontua izan dute obrek. 

Orain arte, berdegunea ez zuten erabiltzen umeek haurreskolan, gune hori ez baitzen irisgarria. Egin dituzten lanez gain, hainbat jolas eta altzari ere jarri dituzte eremuan. "Eraikinaren ondoan horrelako eremu berdea izanda, aprobetxatzea merezi du, eta esku-hartze horri esker, haurrek jolasteko eta gozatzeko beste gune bat izango dute, barruko hormetatik kanpo", adierazi du Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide