"Denbora pixka bat igaro da Floreaga auzoko Izarraitz kalearen izkina batean, errepideko stopean, hondakinentzako edukiontziak jarri zituztenetik. Haurrentzako arrisku handia eragiten dute horiek, haiek auzo osoan ibiltzen baitira eta autoak ez baitira ikusten edukiontzi horien erruz. Noizbait, sustoren bat ere egon da, eta beraz, edukiontziak lehen zeuden lekuan jartzea eskatzen dugu".