Azkenik, aparkaleku berri bat dugu San Martinen; ongietorria, zalantzarik gabe. Baina... eta hemen dago koska, edo kezka sortzen duen kontua: benetan eraikiko al dute bigarren solairua, alkateak agindu zuen bezala?
Zalantza orain arte egindakoan oinarritzen da: lur eremu bat dago —lurra eta belarra besterik ez—, farola batekin batera; eta, horiek dauden tokia ikusita, ez dirudi lan gehiago egiteko asmorik dagoenik. Izan ere, auzotarrek diotenez, bigarren solairu hori ez da eraikiko; behintzat, ez agintaldi honetan.
Eta eraikiko bada, zertarako balio dute farolak eta lur eremu horrek? Lurra kenduta, beste hiru edo lau aparkaleku egiteko tokia atera zitekeen.
Bigarren solairua egitea erabakitzen badute, ziurrenik aipatu diren gauza horiek kendu egin beharko dituzte. Horrek baieztatuko luke beste norbaitek azaldutakoa beste Keja ta Desditxie baten: erabateko antolakuntza eta koordinazio falta dagoela. Lehenik zerbait eraikitzen dute, eta handik gutxira eraitsi egiten dute, dena berriro egin behar izateko. Zulatzea eta betetzea; zulatzea eta betetzea. Dirua alferrik galtzea da.
Eta azkenik, noiz izango da agindutako umeentzako parke ederra?