"Urtebete igaro da San Martingo parkea berritzeko lanak hasi zituztenetik, eta urte erdi da lurzorua jarrita dagoela, baina eserlekuak oraindik ez dituzte aldatu. Gaur egun bi eserleku bakarrik gelditzen dira eta erdi ustelduta eta apurtuta daude. Gainera, une honetan zuhaitz batzuei lotuta daude, geldirik edukitzeko.
Banku horiek ia egunero erabiltzen dituzte solasaldian egoten diren auzoko pertsonek, eta arriskua dago bankuetako bat askatzeko eta pertsonaren batek min hartzeko. Noiz arte jarraituko dute arrisku egoera horietan? Eta parkearen gaiarekin ari garenez, noizko izango da agindu ziguten haur parke ederra?".