Ura dakar berriro zaharberritutako barriken iturriak

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 27a

Apirilaren erdi aldetik aritu dira 1831n egindako iturria zaharberritzen, eta atzo ireki zuen uraren bidea berriro Ana Azkoitia alkateak. Eliz atarian dagoen iturriaren harria eta junturak garbitu dituzte, degradatutako morteroei tratamendua eman diete, eta gainera, iturria edo hodia konpondu dute.

Atzo hasi zen Eliz atarian –zehatzago, Jesusen Bihotz Agurgarria plazan– dagoen barriken iturria atzera ura ematen. Apirilaren erdi aldetik aritu dira 1831n egindako iturria zaharberritzen, eta atzo ireki zuen uraren bidea berriro Ana Azkoitia alkateak, hainbat udal ordezkariren laguntzarekin. Hain zuzen ere, iturriaren harria eta junturak garbitu dituzte, degradatutako morteroei tratamendua eman diete, eta gainera, iturria edo hodia konpondu dute. Atzo arratsaldetik, baina, martxan da atzera.

Iturria irekitzerako, haren gaineko hainbat azalpen eman zituen Juan Bautista Mendizabalek, Azkoitian jarri zuten garaiko eskritura eskuetan zuela. Hark esan zuenez, neoklasiko estiloko iturria da barrikena, hiru koloretako kareharriz osatua. Mariano Jose Laskurainek egindakoa da, baina ez da beti gaur egun dagoen tokian egon. Izan ere, gaur egun Urola ibaiaren ondoan dago, baina aurretik Idiakaiz 6 plazatxoan egon zen, Plazaberrin, hain zuzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide