Asteazkenera arte, ez da erabilgarri izango Gaztaneneako parke estalia

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 13a

Gaztaneneako umeen parkea, hesituta. (Azkoitiko Udala)

Udalak azaldu duenez, estalkia konponduko dute datozen egunetan, ur putzuak sortzen direlako.

Gaztanenean dagoen umeentzako parke estalia itxi egin du udalak, haren estalkian konponketa batzuk egin behar dituelako. Izan ere, erakundeak azaldu du euriarekin ur putzuak sortzen direla estalkian, eta arazo horri irtenbidea emateko asmoz hainbat konponketa egingo dituela. 

Lanak gauzatzeko, hesitu egin dute umeen parkea gaur goizean, eta udalak jakinarazi du asteazkenera arte ezin izango dela erabili azpiegitura hori.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide