Floreaga auzoko Izarraitz kalean dagoen jolas parkea itxita dago, hango jolas elementuetako bat aldatzen ari delako udala. Erakundeak azaldu du lan horiek egin ahal izateko ez dela erabilgarri izango umeentzako jolas parkea, eta erakundearen arabera, ostegunean irekiko dute.