Uda bere hondarrera iristen ari den honetan, Ugarteigarangko estali gabeko igerilekuek azken egunak dituzte zabalik. Izan ere, aste honetan itxiko dituzte udan askoren gozagarri izan diren azpiegiturak, eta datorren igandea izango da aurtengo denboraldiko azken eguna.
Ekainaren 12an zabaldu zituzten estali gabeko udal igerilekuak, eta ordutik, egunero zabaltzen dute, 10:30etik 20:00etara bitartean.