San Martin auzoan udala aparkaleku berriak ari da eraikitzen, eta gune horretan egin beharreko asfaltatze eta egokitze lanak tarteko, bihartik ostiralera bitartean itxita egongo da Beidazar kalerako sarbidea.
Lan horiek tarteko, hiru egun horietan ibilgailuek Nemesio Etxaniz kaletik egin beharko dituzte San Martin auzorako sarrera-irteera guztiak. Egokitzapen horiek eginda, Nemesio Etxaniz eta Balda kaleak norabide biko bihurtuko dituzte obrek irauten duten bitartean. Era berean, Ertzain Etxea eta Balda kalea lotzen dituen bideak ere bi noranzko izango ditu, baita Balda kaletik Joakin Egia kalerako bide zatiak ere.