Beittu!

Azkoitia presente, Tomas Bilbaori eskainitako erakusketan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2026ko ekainaren 5a

Erakusketaren irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko egoitzan Tomas Bilbao arkitektoari eskainitako erakusketa zabaldu du haren Tatiana Bilbaok, eta bere aitonak diseinatu zituen hainbat proiekturen irudiak ikus daitezke, hala nola San Martingoak zein Berdura Plazarenak. 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko egoitzan Tomas Bilbao por Tatiana Bilbao erakusketa zabaldu dute, eta bertan, Azkoitiko ondarearen zati bat presente dago; izan ere, Tomas Bilbaok diseinatu zuen San Martingo etxe merkeak gisa ezagutzen diren etxebizitzen proiektua, eta hura izan zen Berdura Plaza handitzeko proiektua egin zuena ere; horrenbestez, herriko azpiegitura horien irudiak ere ikusgai daude Bilboko erakusketa horretan. 

Arkitekto haren bilobak, Tatiana Bilbao arkitektoak, zabaldu du erakusketa, aitonari omenaldia egin nahian: "Nire aitona Bilbon jaio zen duela 136 urte, eta Mexikon hil zen duela 72 urte. Denbora horretan ulertu dut eraikinek istorioak gordetzen dituztela eta bertatik igaro direnen bizitzak erakusten dituztela. Jendea horietan bizi denean eraldatu egiten dira: egokitu, higatu, zuzendu, keinuz bete. Bizitzak desordenatu eta osatu egiten ditu. Horregatik, eraikin bat ez da amaitzen eraikitzen denean. Gero hasten da ". Hain zuzen, aitonaren ikuspegi horretan aurkitu du bilobak harengana hurbiltzeko modu bat. 

Ekainaren 13ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa, eta bitarte horretan, Azkoitiko Udalarenak diren herriko hainbat irudi ikus daitezke; izan ere, erakundeak azaldu du normalean udaletxeko bulegoetan egon ohi direla irudiak direla erakusketaren parte, egitasmoaren sustatzaileek hala eskatuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide