Bi espaloi zati eraiki ditu udalak Ipintza auzoan

Ane Olaizola

Ipintzan, espaloi zati eta baranda berriak. (Azkoitiko Udala)

Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, auzoko bi eraikinen inguruan eraiki ditu udalak espaloi zatiak, aurretik zeudenei jarraipena emanez. Horrez gain, barandak eta eserleku berriak jarri ditu. 

Ipintza auzoan irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Azkoitiko Udalak. Zehazki, bi espaloi zati eraiki ditu hango eraikin banaren inguruan, aurretik zegoen espaloiari jarraipena emateko eta sarbideak hobetu ahal izateko asmoz. Izan ere, udalak azaldu du, eraikinen alboetan orain arte moztuta zegoela espaloia, eta beraz, oinezkoen pasabidea etenda zegoela. 

Horrez gain, barandak ere jarri dituzte segurtasuna hobetzeko asmoz, eta banku berriekin atondu dute auzoa. Guztira, 49.803 euroko kostua izan dute lanek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide