Kejie ta desditxie

Oteiza frontoiak egoera "penagarrian"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2026ko uztailaren 31

Herritar bat kexu azaldu da Oteiza frontoien egoera dela eta. Honako kexa bidali du Gukaren erredakziora. 

"Arte Garaikideak herrian duen adierazpenik nabarmenena Oteiza frontoiak dira. Arkitektura multzoa 2006ko azaroaren 30ean inauguratu zen, ponpa handiz, San Andres egunean, eta bertan izan ziren Azkoitiko orduko alkate Asier Aranbarri, Gipuzkoako ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarri eta Gipuzkoako aurrezki erakundeko presidente Karlos Etxepare. Obraren aurrekontua 3.402.000 eurokoa izan zen, %80 Kutxak finantzatu zuen eta gainerako %20a Azkoitiko Udalak.

Inauguratu zienetik hogei urte igaro dira, eta gaur egun frontoiek duten itxura penagarria da. Hormetan pintura behar da, zoruak benetan zikinak daude eta batez ere Gipuzkoari eskainitako frontoiko hormak herriko artista frustratuek mihise gisa erabili dituzte euren grafitiak margotzeko orduan".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide