"Lurzorua, zuloekin eta desnibelekin"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Herritar batek bere kezka plazaratu du, herriko espazio publikoan, bereziki Plazaberrin, lurzoruak duen egoeragatik eta horrek eragin dezakeen arriskuagatik. 

"Herriko espazio publikoen egoerari buruzko kezka bat plazaratu nahiko nuke, bereziki Plazaberri inguruan.

Gaur egun, lur horretan hainbat zulo eta desnibel daude, eta badira hankak okertu edo estropezu egiteko moduko zuloak ere. Egoera horrek arriskua sor dezake herritarrentzat, batez ere adinekoentzat, haurrentzat edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Uste dut herriko lur eta gune publikoek baldintza egokiak eta seguruak izan beharko lituzketela herritar guztiek erabiltzeko. Horregatik, komenigarria litzateke egoera hori aztertzea eta behar diren konponketak egitea, istripurik gertatu aurretik".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide