Argiteria sarearen azpiegiturak hobetzeko lanak egiten ari dira Aizkibel liburutegiaren inguruan

Andoni Elduaien

Lanak egiten ari diren eremua, itxita. (Andoni Elduaien)

Xabier Munibe kalean, Aizkibel liburutegiaren inguruan, eta Beidazar kalean ari dira langileak obra horiek gauzatzen. Kable sarea lurpetik transformadore zentroarekin lotzea da asmoa. 

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, argiteria sareraren azpiegitura hobetzeko lanak egiten ari dira egunotan Azkoitian. Xabier Munibe kalean, Aizkibel liburutegiaren inguruan, eta Beidazar kalean ari dira langileak obra horiek gauzatzen.

Erakundeak azaldu duenez, Iberdrolaren lanak dira eta kablre sare berria sartzen ari dira lurpean, haiek transformadore zentroarekin lotzeko. Lan horiek eragina izango dute bi kale horietako errepidean edota bidegorri sarean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide