aza 20, 16:30 Jaiak
Azkoitia Gukaren nahiz Gukaren webguneetan eta Guka telebistan jarraitu ahal izango da bihar danborrada, 23:30 ingurtik aurrera. Saioaren aurreneko minutuetan, danborradaren hasierako irudiak eskainiko ditu telebistak, eta gero, zuzeneko irudiak.
aza 20, 11:31 Jaiak
Sanandresen atarian, asteburu betea izango da datorrena, eta bihar indar guztiak zapatuan xahutzen ez dituztenek igande goiz-eguerdian ere izango dute jai giroaz gozatzeko aukera, baserritarren postuekin, bolillo lanen erakustaldiarekin, dantzarien eta txistularien kalejirarekin eta plaza dantzekin.