Astik eta Velak jantzi dute sanmartinetako txapela

Andoni Elduaien

Txapeldunak eta txapeldunordeak, atzo, Ardatz elkartean. (Utzitakoa)

Bikote ugarik parte hartu zuten San Martin auzoko Ardatz elkartean jokatutako mus txapelketan. Festetako egitaraua ixteko, gaur hamaiketakoa eskainiko dute elkarte horretan bertan.

San Martin auzoko jaien barruan, mus txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean, Ardatz elkartean. Goizean, haurren lasterketa eta helduen mendi lasterketa jokatu eta gero, arratsaldean mahaian esertzeko eta karta jokoan aritzeko hartu zuten tartea zenbaitek.

Bikote ugarik eman zuten izena, baina txapela Astik eta Velak jantzi zuten. Txapeldunek, nola ez, txapela eta garaikurra jaso zituzten, baita 300 euro ere. Txapeldunordeek. berriz, garaikurra eta 150 euro jaso zituzten. Gainera, partaideen artean zozketak egin zituzten arratsaldean zehar. 

Gaur, igandea, amaituko dituzte San Martin jaiak herriko auzo horretan. Txorizo nahiz haragi egosi pintxoak eta salda eskainiko dizkiete Ardatz elkartera hamaiketakoa egitera joaten direnei.

Giro ederra sortu zen Ardatz elkartean. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide