Festen atariko, danborrada egin zuten atzo arratsaldean Xabier Munibe ikastolan. Eguraldia lagun zutela, eskolako ikasleak zein irakasleak atarira atera ziren, eta han elkartutako dozenaka gurasoren aurrean jo zituzten danborradako ohiko piezak.
Guraso ugari elkartu zen atarian, etxeko txikiak ikusteko asmoz. Gorriz, urdinez zein zuriz jantzita, mailaz maila atera zien danbor joleak atarira, eta banderadunen eta zuzendarien aurrean jarrita, danbor hotsez girotu zuten ikastola.
Ikusi argazki guztiak, hemen.