Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan Jose Luis Frantsesena organistak, Mariatxen Urkia sopranoak, Txalkor txistulari taldeak eta Sahatsa dantza taldeak eskaini zuten kontzertua joan zen ostegunean. Jendetza izan zen Azkoitiko parrokian, emanaldiaz gozatzen. Frantsesenak aitortza jaso zuen.
Mezaren ostean, dantza izan da protagonista, eta betiko legez, udal ordezkariek aurreskua dantzatu diete herritarrei plazan. Sahatsako kideek, beren aldetik, beste hainbat euskal dantza eskaini dituzte, dozenaka herritar plazan bilduta zirela.
Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria entzun ahal izan ziren jendez goraino bete zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.
Joan zen larunbat goizean jokatutako gizonen banakako finala, goi mailako pilota partidak eta omenaldia ikus daitezke aurreneko bideoan, eta arratsaldean jokatutako gizon-emakumeen binakako finalak, behean.
Azkoitiko Pilotari Egunaren harira, Eneritz Arrieta, Itxaso Erasun eta Naroa Agirre pilotariek solasaldia eskaini zuten ostiralean, Txulue elkarteak eta Gukak elkarlanean antolatuta; pilotari gisa bizi izan dituzten esperientziak, emakume pilotarien egungo egoeraren inguruko hausnarketak zein etorkizunerako dituzten nahiak eta proposamenak partekatu dituzte. Gukakideentzako eduki berezia da hau.
Asteburu osoko tarte euritsuenak bat egin zuen atzo arratsaldean Azkoitiko haur danborradarekin. Eguraldiak erabat baldintzatu zuen, horrenbestez, umeen danbor festa; Sahatsaren 50. urteurrenari eskainitako karroza hutsik gelditu zen, eta Azoka Plazatik Gurea frontoira joan behar izan zuten zuzenean. Hala ere, gogoz ospatu zuten festa.
Korrikaren 24. edizioa joan zen asteazkenean eta atzo igaro zen Urola Kostatik. Bi egun horietan hartutako irudiekin nahiz herritarren adierazpenekin osatutako ikus-entzunezkoa da honako hau.
Joan zen asteburuan izan ziren Urola Erdiko nahiz Urola Kostako finalak, Azpeitian nahiz Orion, hurrenez hurren. Bi saio horietako bertsoaldi onenak jaso ditu Gukak saio berezi batean, baita bertsolarien adierazpenak ere.
Oro ez da urre, Metroterdi eta Elkue taldeek bost probatan edo jolasetan parte hartu zuten joan den ostiralean Elkargunean. Aurtengo aldia Metroterdi irabazi du. Orain, final hori osorik ikus daiteke bideoan.
San Andres eguna bustitik doa oraingoz. Ordea, baserritar jantzia soinean, festarako esnatu dira azkoitiarrak urteko egunik berezienean.