San Andres jaiei lotutako informazio, argazki, elkarrizketa eta bideo guztiak atal berezi honetan bilduko ditu Guka.eus-ek.
Gogoz hasi dira prestatzen sanandresetako danborrada

Ane Olaizola aza 03, 08:00 Jaiak

Azaroaren 21ean izango den helduen danborradaren lehen entsegua egin zuten atzo iluntzean Napoleon taldeak, Floreaga ikastetxeko bi taldeek, Xabier Munibe ikastolako bi taldeek, Txintxarrik eta Izarraitzek. Bihar, berriz, pilotarien taldeari, Kalera, Ixkitturri, Aldapa, Zalduntxoak, Belaño eta Izarraitz taldeei egokituko zaie elkartzea.