2026ko sanandresetako egitaraua

Erredakzioa

Hona hemen Azkoitiko Udalak aurtengo sanandresetarako prestatu duen egitaraua: 

Azaroak 15, zapatua:

  • 11:30. Azkoitiko Musika Bandaren kalejira, Santa Zeziliaren omenez.
  • 16:00. Haurrentzako San Andres Igeri Saria, Zubiaurre igeriketa klubak antolatuta, Elkargunean.
  • 22:30. Skaregekasko eta Skabidean taldeen kontzertua, herriko plazan.

Azaroak 20, ostirala:

  • 20:00. Jon Plazaolaren AA Aita bakarrizketa, Baztartxon.

Azaroak 21, zapatua:

  • 16:30. San Andres XXI. Herri Lasterketa.
  • 22:00. Helduen danborrada.

Azaroak 22, igandea:

  • Goizean zehar. Baserriko produktuen azoka, herriko plazan.
  • Goizean zehar. Bolillo edo ehoziri lanen erakustaldia.
  • 10:30. Talo tailerra, herriko plazan.
  • 11:00. Bizkargi musika eta dantza eskolako dantzariak eta musikariak, Txalkor txistulari taldearekin batera, herriko kaleetan zehar, Gaztaneneatik abiatuta.
  • 12:30. Bat Bitanekin (Arkaitz Allur eta Saioa Lizarralde) plaza dantzak, Goiko Losan.

Azaroak 28, zapatua: 

  • 10:00. 31. San Andres Xake Txapelketa, Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatuta, Gurea frontoian. 
  • 18:30. Sahatsa dantza taldearen, Iraurgi abesbatzaren eta Azkoitiko Musika Bandaren Mahastian koblakari emanaldia, Baztartxon.

Azaroak 29, igandea: 

  • 12:30. Kittu Txaranga, herriko kaleetan zehar. 
  • 18:30. Burrunba Elektrotxaranga, herriko kaleetan zehar. 

Azaroak 30, astelehena, San Andres eguna:

  • Egun osoan zehar. Herriko eskolen eta eragileen jan-edanerako postuak, herriko plazako arkupetan. 
  • 09:00. Marrazki lehiaketa.
  • 09:30. Herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira.
  • 11:00. Herriko trikitilarien kalejira.
  • 11:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 
  • 12:30. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. 
  • 14:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa, herriko plazan. 
  • 16:00. Kontzejupe pilota txapelketaren finalak, Kontzejupean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide