Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute bihar, asteartea. San Andres jaietarako barraken gunea kale horretan kokatuko dute beste urte batez, eta hori dela eta, abendura bitartean itxita izango da kalea ibilgailuentzat.
Biharko 06:00etatik sanandresak igaro arte, ezingo da kale hori ibilgailuarekin zeharkatu, ezta han aparkatu ere. Datozen egunetan hasiko dira barraken muntaketa lanetan, eta horregatik, ordurako guneak hustuta egon beharko du.